ONGI ETORRI

Iepa artista! Espero dut blog honetatik zerbait aterako duzula. Ondo ibili maripili!

miércoles, 24 de marzo de 2010

UDABERRIA

UDABERRIA iritsi zaigu eta berarekin odol beroa eta mendira joateko gogoa. Aprobetxatu naturaren baliabideak eta GOZATU.




OHARRA:Hasi
gertatzen bizikleta baita patinak ere eta zoazte Santa Maria mendira, Arabar Errioxako panoramika ikustera.

martes, 9 de marzo de 2010


ELURRA BURUAN ETA IBILI MENDIAN... NATURAZ GOZATZEKO AUKERA EZIN HOBEA.
Aurten kriston elur pila daukagu neguko kiroletaz disfrutatzeko.
Otsailean, San Bizente ikastolako ikasleak, Valdezkarayra joan ziren eskiatzera eta benetan ondo pasa zutela. Orain beraien teknika hobetu dutela aprobetxatuz, momentu ona da naturaz gozatzeko.
ANIMO!Asteburutan lagun talde bat elkartu eta zoazte elurretara, Euskal Herriko mendiak elurrez estalita daude eta.

sábado, 12 de septiembre de 2009


Ongi etorri ikasturte berri honetara. Badakit gogorra dela oporrak ondoren berriz martxan jartzea baina beharrezkoa dugu. Hilabete hau gure gorputza prestatzen joateko erabiliko dugu eta behin tonoan jarriz gero benetan lanean arituko gara. Gorputz hezkuntzako irakasle moduan, ariketa fisikoa egitera animatzen zaituztet, bai gimnasioan, bai talderen batean, igerilekura joaten,... alperkeri hori alde batera utzi eta udan hartu ditugun kilotxoak ea kentzen ditugun. animo!

martes, 31 de marzo de 2009














NATUR EKINTZAK:
Eguraldi onarekin batera herriko inguruetara ateratzen hasiak gara, gure naturarekin jolastera, parkera, Santa Maria mendira, plazara, etab.
Egia esan ikasleak ekintza ezberdin asko egiten dituzte gorputz hezkuntzan, MALABARRAK, BOLEI BELARREAN, PATINAK, BADMINTHON,...eta gainera artista ederrak ditugu.

XIBA: TOPAKETAK OION-LA PUEBLA (DBH.3-DBH.4):
Urtero bezala aurten ere, Martxoaren 3an herri kirol topaketak izan genituen La pueblan. Bertan hainbat joku eta jolas egin genituen eta inoiz baino giro hobea somatu zen. Aurtengo moldaketa taldeak osatzeko modua izan zen, 2 ikastoletako ikasleak nahastuta talde berean eta honek nolabaiteko harreman estuagoa sortu zuen. Bertan 5 talde osatu genituen ,ARABA,BIZKAIA, GIPUZKOA,NAFARROA ETA IPARRALDEA eta hoberen jardun zirenak IPARRALDEkoak izan ziren.




martes, 24 de marzo de 2009



Bigarren ebaluaketa amaitu dugun honetan DBH1 ETA DBH2 ko ikasleak urtarrila eta otsailan igeriketa egiten egon dira. Ekintza baloratu ondoren, positiboa izan da, dirudienez datorren urtean ere jarraitzeko asmoa daukagu programazio barruan sartuta.




Aupa aspaldiko! Hemen natzaizue berriz ere, udaberriarekin batera, azkenaldi honetan egin ditugun hainbat gauza erakustera. Bigarren ebaluazioa amaitu da eta mendiarekin lotuta eta izan dugun negu gogorrarekin batera, ekintza zoragarri asko egin ditugu. Hemen doakizue, beraien argazki eta guzti:
Otsailaren 3an, 50 ikasle inguru joan ginen Valdezcary ko estazioara, L.H5, L.H6,DBH1, DBH2,DBH3 eta DBH4 ak eta 6 irakasle. Oso egun polita izan genuen eta ikasleak oso ondo pasa zuten batzuk eskiatzen eta beste batzuk snow ean. 2 orduko ikastaroa ere izan zuten eta egia esan batzuk lehenengo aldia izateko primeran egin zuten.



Aurten ekintza berri bezala, eta mendiarekin lotuta aurrera pauso bat eman dugu Gorputz Hezkuntzako programaketan, datorren urteari begira xiba proiektuarekin bat egiteko. Froga bezala Oion go Arkaitz mendi taldeak daukan rokodromora joan ginen L.H5eko ikasleekin. Esperientzia polita izan zen eta ikasleak zoriontsu ibili ziren denbora asko ez izan arren. Ea datorren urteari begira mendi talde honekin harremanetan jartzen garen, mila esker taldeari.