ONGI ETORRI

Iepa artista! Espero dut blog honetatik zerbait aterako duzula. Ondo ibili maripili!

martes, 24 de marzo de 2009





Aupa aspaldiko! Hemen natzaizue berriz ere, udaberriarekin batera, azkenaldi honetan egin ditugun hainbat gauza erakustera. Bigarren ebaluazioa amaitu da eta mendiarekin lotuta eta izan dugun negu gogorrarekin batera, ekintza zoragarri asko egin ditugu. Hemen doakizue, beraien argazki eta guzti:
Otsailaren 3an, 50 ikasle inguru joan ginen Valdezcary ko estazioara, L.H5, L.H6,DBH1, DBH2,DBH3 eta DBH4 ak eta 6 irakasle. Oso egun polita izan genuen eta ikasleak oso ondo pasa zuten batzuk eskiatzen eta beste batzuk snow ean. 2 orduko ikastaroa ere izan zuten eta egia esan batzuk lehenengo aldia izateko primeran egin zuten.



Aurten ekintza berri bezala, eta mendiarekin lotuta aurrera pauso bat eman dugu Gorputz Hezkuntzako programaketan, datorren urteari begira xiba proiektuarekin bat egiteko. Froga bezala Oion go Arkaitz mendi taldeak daukan rokodromora joan ginen L.H5eko ikasleekin. Esperientzia polita izan zen eta ikasleak zoriontsu ibili ziren denbora asko ez izan arren. Ea datorren urteari begira mendi talde honekin harremanetan jartzen garen, mila esker taldeari.

1 comentario:

jokin dijo...

eeeeeeii ortik ngo nik